Eibarko ETE industrientzako ingurumeneko aholkularitza estrategikoko zerbitzuen programa.

Enpresa lehiakorragoa eta iraunkorragoa lortzen laguntzen dizugu

Zure enpresa ETE industrial bat da eta Eibarren du egoitza?

Baietz erantzun baduzu, hau da zure aukera!


Programa

EIBARKO INDUSTRIEN EKOSAREA

Programa hau 50 langile edo gutxiago dituzten Eibarko industriei zuzenduta dago, ingurumen-iraunkortasunarekin lotutako jarduerak bultzatu eta 2030 Agendaren estrategiarekin lerrokatu nahi duten negozioei.

Helburua: Eibarko industria-sarearen lehiakortasuna gehitzea.

Doako 4 zerbitzu eskaintzen ditu, industria-enpresa txiki eta ertainen ingurumen-arloko erronka nagusiei erantzuteko.

Enpresa txiki eta ertainei laguntzen die (ETE) hobekuntzak ezartzen eta negozio-ereduan jasangarritasuna txertatzeko estrategiak zehazten.

Enpresen eskura jartzen du lantalde tekniko aditu eta jakintza-alor anitzekoa.

ETEei proposamen zehatzak eskaintzen dizkie ingurumenaren jasangarritasunaren alde egiten duten apustua komunikatzeko eta horren garrantzia nabarmentzeko.

4 ingurumen-zerbitzu

Zer da zure enpresak behar duena?

Energia-eraginkortasuna handitzea

Energia-azterketa bat eta kostuak aurrezteko proposamenak eskuratzea.

Karbono-aztarna murriztea

Ingurumenarekiko konpromisoa erakustea eta arauketari aurrea hartzea.

Ingurumen-araudira egokitzea 

Enpresaren jarduna indarreko eta etorkizuneko ingurumen-araudira egokitzea.

Hondakinak kudeatzea eta balorizatzea

Materialak eta produktuak birziklatzea eta berrerabiltzea, kostuak eta hondakinak murrizteko.


Egon adi azken berriei!

AZKEN ALBISTEAK

Gehiago jakin nahi duzu?

Egin dugun WEBINAR informatiboa grabatu dugu, proiektu honetako informazio guztia eskura izan dezazun!

Informazio gehiago nahi duzu?

Jarri gurekin harremanetan!


Deitu: (+34) 943 202 818

Helbide elektronikoa: info@eibarkoindustrienekosarea.eus

Harremanetan jartzeko formularioa:

Programaren sustatzailea:

Lankidetzan: