Eibarko Udalak Eibarko Industrien Ekosarea programa abiarazi du!

05/04/2023

Gustatuko litzaizuke zure enpresan ingurumen-iraunkortasuneko estrategiak aplikatzen hastea eta lehiakorrago bihurtzea?

Ez galdu Eibarko Industrien Ekosarea programa berria!


Eibarko Udalak, Consultoría y Formación MARGUBE enpresaren laguntzarekin, "Eibarko Industrien Ekosarea" ingurumen alorreko zerbitzu-programa berriari hasiera eman dio.

Dakizuenez, programa hau Eibarko ETE edo enpresa txiki eta ertain industrialei zuzenduta dago. Enpresa horien lehiakortasuna handitzen laguntzea du helburu, ingurumen-iraunkortasunarekin lotutako jardueren bidez.

Horretarako, enpresa txiki eta ertainek (ETE) ingurumenaren alorrean dituzten erronka nagusiei erantzuten dieten 4 zerbitzu eskaintzen ditu, dohainik:

  1. Energia-eraginkortasuna handitzea
  2. Karbono-aztarnaren murrizketa
  3. Ingurumen-araudira egokitzea
  4.  Hondakinen kudeaketa eta balorizazioa

Zure enpresan jasangarritasun-estrategiak aplikatzearen aldeko apustua egiten baduzu, lehiakorragoa izateko eta kostuak murrizteko... Parte hartu programan eta webgunearen bidez zerbitzuak eskatu!

Zerbitzuak eskatzeko epea maiatzaren 3ra arte egongo da zabalik.

Laster...

WEBINAR informatiboa: apirilaren 21ean, 11:00etatik 11:30era. 

Edozein zalantza izanez gero edo ekarpenen bat egin nahi baduzu, apirilaren 21ean, 11:00etatik 11:30era egingo den webinarrean har dezakezu parte. Bertan xehetasun osoz azalduko da programa, eskura jartzen dizkizugun zerbitzuak eta parte hartzeko modua.

Izena emateko epea itxita


Eibarko udalak sustatutako programa