Eibarko Industrien Ekosarea programa azken fasean sartu da

02/07/2026

Eibarko Udalak, Ekonomiaren Garapen, Enplegu eta Berrikuntza Sailaren bidez, bultzatutako Eibarko Industrien Ekosarea programa aurrera doa bere azken fasean. Parte hartzen duten enpresei ingurumen eta energia aholkularitzako zerbitzuak ematen dizkien ONDOANek kudeatutako ekimenak azken tarteari ekin dio, aurreikuspenen arabera 2026ko uztailaren 31rako amaituko diren zerbitzuekin. Ekimenaren helburua Gipuzkoako udalerri honetako industria enpresen lehiakortasuna indartzea da, ingurumen eta energia arloko neurri jasangarriak ezartzeko aholkularitza emanez.

Testuinguru horretan, modu estuan ari da lanean parte hartzen duten enpresekin, azken fase horren inpaktua ahalik eta handiena izan dadin, aurreikusitako jarduketak ezartzen zuzenean lagunduz eta proiektu bakoitza erakunde bakoitzaren behar eta ezaugarri espezifikoetara egokituz. Helburua, egiten ari diren lanak amaitzea eta lortutako emaitzak enpresa parte-hartzaileei epe luzera balioa emango dieten gaitasun eta tresnetan islatuko direla bermatzea da.

Une honetan, hautatutako enpresekin egiten ari diren lanak garapen betean daude. Eibarko Industrien Ekosarealaguntza gertukoa eta praktikoa ematen ari da, enpresa kudeaketan eta erabaki estrategikoak hartzean ingurumen eta jasangarritasun irizpideak txertatzea errazteko.

Proiektuen bilakaerak aurrerapen maila desberdinak erakusten ditu. Erakunde batzuek garapen maila handia lortu dute, diagnostikoak osatuz, ekintza planak definituz eta prozesua arrakastaz amaituz, eta beste batzuek, berriz, lanak gauzatzeko behar den informazioa biltzearekin eta antolatzearekin erlazionatutako erronkei aurre egin behar diete oraindik.

Lantalde teknikoak informazioa egituratzen, lehentasunak identifikatzen eta euren testuingurura egokitutako bide orri errealistak definitzen laguntzen die enpresei. Ikuspegi horri esker, jasangarritasun-helburuak jarduketa zehatz, bideragarri eta erakunde bakoitzaren estrategiarekin bat datozenak bilaka daitezke.



Eibarko Udalak sustatutako programa:

Share