Energia-aurrezpenengatik konpentsazio ekonomikoak lortzeko CAE Sistema

16/04/2026

Energia Aurrezteko Ziurtagirien Sistemak (CAE) aukera ematen du enpresek eta pertsonek eraginkortasun energetikoko jarduketetan egindako inbertsioaren zati bat berreskuratzeko, konpentsazio ekonomikoa eskuratuz. Horregatik, Ekosarea Programako Inbertsio Berdea zerbitzuak aukera sartu du interesatutako enpresek horri buruzko aholkularitza jaso dezaten.

CAE Sistema indarrean dagoen araudi juridikoak arautzen du, honako xedapenen bidez:

  • 36/2023 Errege Dekretua, Energia‑Aurrezpen Ziurtagirien Sistema ezartzen duena.
  • TED/815/2023 Agindua, sistemaren funtzionamendua garatzen duena.
  • TED/845/2023 Agindua, Energia Eraginkortasuneko Neurri Estadarizatuen Katalogoa onartzen duena.

Zer eskaintzen du CAE Sistemak?

Sistemak energia‑aurrezpenak balio ekonomiko bihurtzen ditu. Horri esker, konpentsazio ekonomikoa lor daiteke honako jarduketa hauengatik:

  • Argiztapen eraginkorrera aldatzea.
  • Eraikinen isolamendu termikoa hobetzea.
  • Ekipamendu industrial edo etxekoen berritzea.
  • Kontsumoak murrizteko eguneratze teknologikoa.

Honen bidez, egindako inbertsioaren zati bat berreskuratu daiteke sortutako energia‑aurrezpenen salmentaren bidez.

Jarduketen tipologia

Jarduketak izan daitezke:

  • Estandarizatuak: neurri ofizialen katalogoan jasotakoak.
  • Bakarrekoak: katalogoan sartzen ez diren proiektu espezifikoak, banakako ebaluazioa behar dutenak.

Nola funtzionatzen du CAE prozesuak?

Jarraian erakusten da CAE Sistemaren prozesu‑diagrama:

Informazio gehiago

Sistemak nola funtzionatzen duen xehetasunez ezagutu nahi baduzu, Energia Trantsiziorako Ministerioaren aurkezpen ofizialera sar zaitezke:

👉 CAE Sistemaren aurkezpena



Eibarko Udalak sustatutako programa:

Share